Hori baieztatzeko, hor dihardue batzuek eta besteek egunero, han eta hemen, kaleetako hormetan, telebistetan, irratietan, komunikabide guztietan, oharrak, mezuak, deiak… jartzen eta bakarrizketak, alkarrizketak, eztabaidak… izaten.
Azken honeetariko entzutetsuena izan genduan astelehenean, Estaduko lau alderdi handienen buruzagien artean.
Besteen guztia guzurtzat edo baliobakotzat jo eta gero, norberena zan onena eta arazo eta beharrizan guztiak konponduko ebazana. Euretariko bakotxari entzunda, berari botoa emon ezkero, inor ez da egongo laster lan barik, gizartea eta erakundeak akats bakoak eta zuzenak izango dira, inoiz inon izan dan demokraziarik bikainena izango dogu, etorkinen arazo larria be ez da arazo izango, ez da ezer ondo bideratuko ez danik.
Erraza da gero eskeintzak eta agintzariak egitea!
Nik behintzat honako honi emongo neuskio botoa: bete ahal leikena eta beteko dauana bakarrik eskeintzen dauanari, agintzen dauana betetzeko gaitasuna eta baliabideak dituanari, zuhurra danari, berbarik jaten ez dauanari eta batez be jatorra danari.
A! Eta gure Herria bere izate osoz aintzat hartzen dauanari.