Zerrenda luzea jarri geinke:
Bardin ete da alemana izatea eta nazia izatea? Lekutan dagoz bata besteagandik!
Bardindu ete leike euskalduna izatea, eta baita abertzalea izatea be, ETAkoa izateagaz? Danok dakigu ezetz.
Gauza bera ete da musulmana izatea eta hiltzailea izatea, edo judegua izatea eta lukurreru eta herri-zapaltzaile izatea? Zoroa izan behar hori uste izateko!
Zerrenda luzea jartzen jarraitu geinke.
Baina, jakina! Katolikoa, katolikoa danez, atzeratua, kontserbadorea, muturreko eskuma-eskumakoa, emakumeen garapenaren aurkakoa… da. Txitean-pitean eta nasai-nasai idazten da holakorik, bardinketa ustel hori eginaz, bereizketa txikienik barik.
Ez litzateke txarto egongo bereizten jakitea edo bereiztu gura izatea.
Bai gagozala fededunen artean –erakunde guztietan lez!– atzerakoiak, matxistak eta abar luze bat. Eta jakina dagozala aldakorrak diran gauza asko eta aldatu beharreko gauza asko fededunen alkartean!
Baina hortik bardinketa hori egitera milaka kilometro dagoz! Eta bardinketa hori egia biribila balitz lez egiteak edo borondate txarra edo ezjakinkeria adierazoten dau.