. Horrek berba larregi egiten jok! -Ez ete naz neu erdi mutua?
. Horrek berbarik be ez jok egiten! -Ez ete naz neu berbalapiko eta barritsuegia?
. Horrek arrapaladan egiten jok berba! -Ez ete naz neu totela edo geldiroegi egiten dauena?
. Horri ez jakok entzun be egiten! -Ez ete da gortzen hasi nazela?
. Horrek ez jozak gauzak argi esaten, ez idazten! -Ez ete da ez nazala neu argiegia berari ulertzeko?
. Horren barregarrikeriak bai direla gero zentzunbakoak! -Ez ete naz neu umorea zer dan ere ez dakiana?
. Oraingo abestiak bai direla traketsak! -Ez ete naz neu oraingo musikan ezjakina?
. Lehengo musikak lo eragiten jok! -Ez ete daukat neuk musika gozamena landu barik?
. Hori dok janari higuingarria! -Ez ete da ez dakidala jaten edo mizkina nazela?
. Hori dok gauzaren korapilotsua! -Ez ete da ez dakidala ondo zehazten eta neurtzen?
. Horreek dana oker egiten joek! -Nire iritziak eta neurgailuak ez ete dagoz okertuta?
. Oraingo gazteok…! -Ez ete da burua ere zahartu egin jatala eta ez nazala gai eurena ulertzeko?
. Honeek agure zaharrok…! -Ez ete da ez dodala irekitasunik ez eskarmenturik eurena ulertzeko?
. Horreek, hareek, besteak edo besteek… -Ez ete da neu edo neuk…?