Zer jarrera izan?

Ukatu ezina dogu bizitzan hainbat gauza dagozela ezinbestekoak edo behar doguzanak. Ezin dogu gorputz barik bizi edo gorputz-atal guztiak ez badira ere, euretariko gehienak barik bizi. Gizakiak izateko, guztiz preminazkoak doguz, baita, pozak edo atsekabeak, pentsaerak, gurariak, eskubideak… Honeen artean sartuko neukez jarrerak, gazteleraz \"actitudes\" deiturikoak: hau dela, bestea dela, honen aurrean bestearen aurrean, hartzen doguzan jarrerak

\"\"Ukatu ezina dogu bizitzan hainbat gauza dagozela ezinbestekoak edo behar doguzanak. Ezin dogu gorputz barik bizi edo gorputz-atal guztiak ez badira ere, euretariko gehienak barik bizi. Gizakiak izateko, guztiz preminazkoak doguz, baita, pozak edo atsekabeak, pentsaerak, gurariak, eskubideak… Honeen artean sartuko neukez jarrerak, gazteleraz “actitudes” deiturikoak: hau dela, bestea dela, honen aurrean bestearen aurrean, hartzen doguzan jarrerak.

 

Ezin dogu esan “nik honen edo bestearen aurrean ez dot jarrerarik”. Bat edo beste, zeuk gura dozuna, baina ezin zara egon jarrerarik izan barik, eguzkitan bagagoz kerizpe barik geratu ezin dogunaren antzera. Honen edo horren alde egongo zara. Honen edo horren aurka egongo zara. Honen edo horren aurrean “hor konpon, niri bost ardura” esango dozu. Baina, gauza jakin baten edo bestearen aurrean ez dozu “ez dot jarrerarik” esaterik. Noizean behin, hauteskundeetan lez: baietza, ezetza, zuria edo ez hautatzea.

 

Garrantzi handikoa da zer jarrera hartzen dogun. Zergatik? Bizitzako une bakoitzean, jarrera hau izan, bestea izan, jatorragoak edo gaiztoagoak izan geintekezelako, eta mesede handiak edo kalte handiak egin daikeguzelako, zoriontsu edo zoritxarreko egin daikeguzelako besteak, bizi-poza edo atsekabea emon deikiegulako ingurukoei.

 

Zelako aldea argiak, jakingurakoak, ondo oinarritutakoak, zabalak, besteena ulertzekoak eta onartzekoak, umoretsuak, besteei laguntzekoak… izan gure jarrerak, edo osterantzekoak izan!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!