Lehen, tira! Baina orain...

Lehen ez genkien hizkuntza batek gure aurretiko guztiekin lotzen ginduzenik. Lehen ez genkien zein garrantzi dauen hizkuntzak Herri baten iraupenean eta norberaren nortasunean. Lehen ez genkien hizkuntzak gu geu egiten gaituenik eta bakoitzari nortasun berezia emoten deutsanik. Gurera jota, lehen ez genkien euskerea zer zen, noizkoa zen, zertarako zen… ez genkien Europara indoeuropear hizkuntzak etorri ordukoa zenik be

\"\"Lehen ez genkien hizkuntza batek gure aurretiko guztiekin lotzen ginduzenik.
Lehen ez genkien zein garrantzi dauen hizkuntzak Herri baten iraupenean eta norberaren nortasunean.
Lehen ez genkien hizkuntzak gu geu egiten gaituenik eta bakoitzari nortasun berezia emoten deutsanik.
Gurera jota, lehen ez genkien euskerea zer zen, noizkoa zen, zertarako zen… ez genkien Europara indoeuropear hizkuntzak etorri ordukoa zenik be.

 

Lehen ez eukan lekurik politikan, administrazinoan, irakaskuntzan. Elizan ozta-ozta…
Lehen unibertsaltasunez, dotoretasunez, jakituriaz, gaurkotasunez… janzteko, erderaz egin beharra egoan.
Eta bidezkoa danez, mundura zabaldu guran, gizaki osotuak izan guran, gaurkotasunez bizi guran…, zer egingo genduan ba? Geure txokotxoan geratu? Ez holakorik! Traste zaharra eta alperrekoa genduan euskerea leihotik kanpora bota, eta kito!!!

 

Orain, ostera, beste egoera batean gagoz. Ez genkizan gauza horreek, eta gehiago be, badakiguz. Eta lehen itxita egozan ate asko be edegi egin dira.

 

Zer egin orduan? Modernoak garalakoan, ezjakintasunean, lehengoan, linboan, iraun? Urre gorri guztiak baino baliatsuagoa dana traste zaharra dalakoan gure etxetik jaurtitzen jarraitu? Ez gaitezan mozoloak izan!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!