Mugatuak ... edo Jaungoiko

Gizaki guztiek, abere guztiek, izaki guztiek… Gauza batean egiten dogu bat: mugatuak izatean. Izaki guztiena, gauza guztiena, abere guztiena… Argi ikusten dogu. Baita gizaki guztiena ere. Inok ukatu ezina da gizakiok ere alde guztietatik garala mugatuak: gorputzez, osasunez, gogoz, jakituriaz, edozertarako trebetasunez, edozein eratako ahalmenez…

\"\"Gizaki guztiek, abere guztiek, izaki guztiek… Gauza batean egiten dogu bat: mugatuak izatean. Izaki guztiena, gauza guztiena, abere guztiena… Argi ikusten dogu. Baita gizaki guztiena ere. Inok ukatu ezina da gizakiok ere alde guztietatik garala mugatuak: gorputzez, osasunez, gogoz, jakituriaz, edozertarako trebetasunez, edozein eratako ahalmenez…

 

 

Ez dakit beste izaki guztiak, baina gizon-emakumeok behintzat, barruan daroagu mugak gainditzeko sena eta gogoa. Uste dot hori dogula gure bizitzaren eragilea. Gizakiago egiten gaitu lotzen gaitueen mugak gainditzen ahalegintzeak. Baina, mugak eta mugak gainditu arren, beti izango gara mugatuak. Beraz, apaltasuna dagokigu. Horregaz jabetu behar dogu, lehendik jabetuta ez bagagoz. Baina mugak gainditzen ahalegindu behar dogu beti, gizakiagoak izateko.

 

Munduan eta gure bizitzan eta izatean dogun misteriorik handienetarikoa eta ilunenetarikoa gaitzaren izatea dogu, edo gaitza ezinbestekoa izatea. Zergatik mina, zergatik gaixoa, zergatik heriotzea… Zegatik, berba batez, gaitza?

 

Horren erantzun zuzenenera hurreratzeko ahaleginean eta hurreratze guran, teologo batek baino gehiagok dinoe mugatuak garalako dala ezinbestekoa era batera edo bestera munduan eta gugan gaitza izatea; Jaungoiko izango ginatekela bestela, mugatuak ez bagina.

 

Aitortu egin behar doguz gure mugak, baina ahaleginak eta bost egin behar doguz ahal dan neurrian kentzen, gitxitzen eta gainditzen.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!