Berba baten esangurak

Erabiltzailearen aurpegia Juanito Gallastegi (Abadea) 2012ko uzt. 6a, 10:18
Hizkuntza gehienetan jazoten da berba berak esangura bat baino gehiago izatea. Gaztelaniak holako asko ere asko ditu. Ez da gauza bera hurbil egotea esan gura dauen cerca eta itxitura adierazoten dauen cerca. Ez da gauza bera ezkontzea adierazoten dauen casa eta etxea esan gura dauen berba bera. Eta holako ugari jarri geinkez

\"\"Hizkuntza gehienetan jazoten da berba berak esangura bat baino gehiago izatea. Gaztelaniak holako asko ere asko ditu. Ez da gauza bera hurbil egotea esan gura dauen cerca eta itxitura adierazoten dauen cerca. Ez da gauza bera ezkontzea adierazoten dauen casa eta etxea esan gura dauen berba bera. Eta holako ugari jarri geinkez.

 

Euskereak ere baditu esangura bakarra ez daben berba ugari. Jolaserako eta irribarre egiteko erabili daitekez batzuetan.

 

Bizkaierazko itxi beste euskalkietako eta batuerako itxi izan daiteke, baina baita utzi ere. Peru eta Maria ez ei ziren ondo konpontzen. Mariak “egizu hau” esan ezkero, Peruk guztiz kontrakoa. Eta gauza bera jazoten ei zen Peruk Mariari zeozer agindu ezkero. “Peru, itxi atea” agindu ei eutsan Mariak eta Peruk zer egingo eban ba, atea bertan itxi (utzi) barik, lepoan hartu baino. Etxea kanpoko ate barik geratu ei zen.

 

Behin, Iparraldeko lagun bati hango beste bati mesede bat eskatzeko esan neutsan. “Ez, bainan, samurtu eginen zauku”. Nik, orduan: “Ba, samurtzen bajaku, errazago emongo deusku eskatzen deutsaguna”. Azkenean ohartu nintzen, samurtu berbeak ez eukala han hemengo esangurea. Hasarratzea zan samurtzea.  

 

Emon berbea da euskeraz esangura bakarra ez dauan beste bat. Lehengo egun baten, “Zenbat urte daukazuz?” itaundu eutsoen bati. “Laster laurogei egiteko”. “Ene! Ez dozuz emoten!”. “Ez ba, emongo banitu ez neukez horrenbeste eukiko, gitxiago baino!”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!