Horrela, 1886ko maiatzaren 1ean ehunka mila langilek greba historiko bati ekin zioten. Mobilizazioaren erdigunea Chicago izan zen, bertako langileen baldintzak beste hiri batzuetako beharginenak baino askoz txarragoak zirelako.
Manifestazioek hurrengo egunetan jarraitu zuten, polizien eta langileen arteko istilu bortitzekin: alde bietako hainbat kide hil ziren. Istilu jarrai horien ostean, bost langile atxilotu zituzten, eta urkara kondenatuak izan ziren. Hildako horiek manifestazio gogorrek eragindako gainontzeko hildakoei gehitu zitzaizkien.
Zortzi orduko laneguna lortzearen alde borrokatu izana euren biziaz ordaindu zuten langile askok. Hildakoen kopuru zehatza zein den ezin da jakin, baina horiei gehitu behar zaizkie gertakari haiek eragindako milaka kaleratzeak, auzipetuak eta urkara zigortutako langileak. Beraz, Langile Mugimendu modernoaren jatorri gisa, eta gaur egun era baketsuan igarotzen den egun bat bada ere, ikusi dugu hasieran aldarrikapen odoltsu eta iraultzaile bat izan zela.
*Erredakzioan itzulia