Trenbidea lurperatzea lehentasunezko proiektu bihurtu da durangarrontzat, eta obren programa, orokorrean, ez da hobekuntza urbanistiko soil bat; horretaz gainera, herritarren bizi-baldintzen hobekuntza eragingo du, ez dituztelako barrerak saihestu behar izango herritik ibiltzeko.
Kohesioa. Hori da berba. Espero dezagun albiste on hori, hau da, datozen egunetan lanei ekingo dietela dioen albistea, ez dadila izan kanpainaurre betean zabaldutako albiste soil bat. Atzerapen asko onartu da orain arte, eta herritarrek ez lukete ulertuko berriz ere datekin aurrera eta atzera ibiltzea. Seriotasuna behar da.
Trenbide zaharraren eraistea luzatu egingo dela dirudien arren, espero dezagun eraiste-lana arrakastatsua izatea, eta, are garrantzitsuagoa dena, libre geratuko den eremu zabala inguru onera ekartzeko balio dezala. Aukeren sasoia da, eta ezin diegu alde egiten utzi. Itxura aldaketa soil bat baino zerbait gehiago merezi du Durangok, eta herritarren pazientzia mugagabeak saritua izan behar du.
*Erredakzioan itzulia