Hori da Alderdi Popularrak Euskadin izan duen planteamendua, eta, ematen duenez, bat baino gehiago lotsagorritu duena. Ikusi nahi ez duena baino itsu handiagorik ez dagoela esan ohi da, eta hemen dugu horren adbide argi bat. Juan María Aburtok, gaiari dagokion sailburuak, laguntza sistema berriz planteatu behar dela dioen arren, bere alderditik kritika gogorrak heldu dira, ezer ez dela berriro aztertu behar adieraziz; hau da, gauden bezala geratzeko eskatuz.
Nire ustez, guztiz abiapuntu okerra da hori. Estatu quoa mantentzeak esan nahi du desparekotasuna betikotzea baimenduko dugula politikarok, eta herritar batzuek laguntzetara jo zin duten bitartean, lotsa gutxi duten beste batzuek sistemari probetxua aterako diotela. Norberak jakingo du zergatik sartu zen politikaren munduan, baina beste albo batera begiratzea eta eztabaidarako aukera bazter uztea sekula ez dira bat etorri Alderdi Popularraren jarrerarekin. Gauzak aldatzeko adorea behar da; kontrakoa, dagoenarekin etsia hartzea da.
* Erredakzioan itzulia