Geltokiak ateak ireki ditu

Merkataritza da gure herri ekonomiaren motorretako bat. Izan ere, sektore horrek lanpostu asko sortzen ditu gure udalerrian.

Gaur egun, krisiak langabezia-tasa zifra historikoetara igo duen honetan, lan eskasia da herritarren ardura nagusia; hori erakusten dute inkestek. Horregatik, erakundeen eta, beraz, Durangoko Udalaren lehen betebeharra horri konponbide bat emateak izan behar du. 

Nahiz eta udalak eskumen mugatua duen enpleguaren alorrean, udal gobernuak ez du eskumen mugarik espazioak ahalbidetzeko eta ekintzaileen, zein enpresen, komertzioen eta ostalaritza lokalen aldeko baldintzak sortzeko.

Esaterako, tasetan eta zergetan hobariak egin daitezke, Durangoko Alderdi Popularrak beti babestu izan duen moduan. Edo, bestela, merkataritza jarduera bultzatu beharko lukete udalaren aurrekontuek.

Horregatik, berri ona da Durangorentzat eta durangarron enpleguarentzat tren geltokian galeria komertzial bat zabaldu izana. Urtebeteko atzerapenarekin izan arren, azkenean zabaldu dute merkataritza-gunea, eta, ia ziurtasun osoz, momentu honetan hain beharrezko diren jarduerak eta lanpostuak sortuko ditu.

Merkataritzarako eta enplegurako 4.500 metro karratuko aukera da, eta horrela ulertu behar dugu durangarrok eta EAJren udal gobernuak.

 

*Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!