Horregatik, oso garrantzitsua da emakumeek sufritzen duten indarkeria mota guztien aurkako konpromisoa berrestea, eta, horretarako, gizarte osoaren partaidetza lortu behar da. Biderik seguruena hezkuntzan inbertitzea da, haurrei eta gazteei mezu argi eta zuzen bat helaraztea: indarkeria, giza eskubideen urraketa larria izateaz gainera, emakumeen kontrako diskriminazio adierazpenik handiena da. Jarrera hori bidegabea da beti, eta aringarririk gabe gaitzetsi behar da.
Ez da isilik gelditu behar; izan ere, isiltasuna emakumeen aurkako abusuen konplize zuzena da. Salaketaren eta sentsibilizazioaren bidez soilik amaituko dugu errealitate gogor honekin. Egoera honetatik irten daiteke.
PPtik gure begirunea aitortu eta laguntza eskaini nahi diegu, euren adoreari eta kemenari esker, gorabehera guztiei aurre egin, eta euren bizitzako atal triste horri gaina hartu dieten emakumeen kontrako indarkeria jasan duten biktima guztiei eta euren familiei. Erabateko eredu, eta beste emakume batzuen aitzindari dira. Konpondiderik badela jakinarazten diete, eta, era berean, guztion laguntza dutela adierazi ere bai.
Hau da PPk duen konpromisoa. Lanean jarraituko dugu emakumeek egoera horri aurre egin diezaioten, eta, beti izan behar zuen eran, euren askatasunaren eta autonomiaren jabe izan daitezen.
* Erredakzioan itxulia