Irakaskuntza

Helduen irakaskuntza etengabea lan merkatuan sartzeko azken aukera da talde askorentzat. Irakaskuntza mota hori ez da nahitaezkoa, baina berebiziko garrantzia du langabetuen, helduen eta atzerritarren artean. Eusko Jaurlaritzak guztiz desagerrarazi nahi zuen aukera hori; izan ere, joan zen maiatzean Durangoko Helduen Hezkuntzako Ikastetxean gaur egungo lantaldearen ia %40ko murrizketa iragarri zuen.


PPk bereziki larritzat jo du erabaki hori, Hezkuntza Sailak langileen eta baliabideen kontura aurreztu nahi izan duelako, oinarrizkoa den hezkuntza eskubidearen kaltetan. Kalitatezko hezkuntza guztiontzat. Horrek izan behar du premisa.
Gasteizko gobernuaren berehalako zuzenketa eskatu dugu hasieratik, uste dugulako horrelako ebazpenek batez ere baliabide gutxien dituztenei eragiten dieten oinarrizko eskubideak jartzen dituztela estutasunean.
Ia 30 urteko ibilbidean, Durangoko HHIk milaka ikasle hartu ditu, eta, titulazio bat eskuratzeko aukera ez ezik, erretiroa hartu ondoren ikasketekin jarraitzeko aukera ere eskaini die. Gainera, atzerriko ikasleak alfabetatzen ere lan handia egin du.
Egindako lana ezin da ezerezean gelditu. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak egindako ebazpena berehala atzera botatzeko eta lanpostu guztiak mantentzeko eskatzen duen mozio bat aurkeztu dugu; zorionez, mozioak harrera ona izan du oposizioko taldeen artean. Albiste ona, horrela gure hainbat bizilagunen oraina eta geroa ziurtatuko baitugu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!