Politikariek, eta batez ere gobernu erantzukizuna dutenek, euren indar guztia eskaini behar diote gai honi.
Susperraldi ekonomikoa eta enplegua dira lehentasuna. 178.073 arrazoi daude enplegua lehentasun bihurtzeko, hain zuzen, Lanbideren zerrendan dagoen euskaldun kopuru bera.
Rajoyren gobernuak horrela ulertu zuen orain urte bi eta erdi boterera heldu zenean, eta erreforma ekonomiko sakonen bidez –defizita eustea, lan erreforma eta erreforma finantzarioa– Espainia porrotetik eta erreskatetik ateratzea erabaki zuenean. Oraindik ere lan asko egin behar den arren, gaur Espainia norabide baikorra hartzen, eta atzerriko konfiantza berreskuratzen hasi da.
Langabeziari dagokionez, Euskadi datu ezkorrak ematen dabil, eta azken hilabeteotan autonomien buru jarri da enpleguaren suntsiketan.
EAJk eta Urkulluren gobernuak gogotik saiatu behar dute langabezia murrizten, eta oinarrizkoa den gai honetara bideratutako politikak eta planak sortzen. Gure Durangoko Udalak ere, bere aukeren neurrian, kontratazioak bultzatu behar ditu, eta negozio bat martxan jartzen dutenen, eta gure herrian dauden enpresa txiki, ertain eta handien baldintzak hobetu behar ditu.