Txakurrek gutxiengo aisialdi bat behar dute; oinezkoek, berriz, animaliek lotuta eta kontrolatuta joan behar dutela eskatzeko eskubidea dute. Guztien eskubideak bateratzeko modua txakurrak askatzeko eremu bat mugatzea da. Eta, esan bezala, hori araututa dago eta ohikoa da Euskadiko edozein hiritan eta herritan.
Durangok ez du zertan salbuespena izan. Eta horretan arrazoia ematen diegu udaletxe aurrean manifestatu direnei eta sinadurak –5.000 atxikimendu– batu dituztenei. Euren helburua EAJren udal gobernuak eremu bat edo ordutegi bat prestatzea da, txakurrek korrika gustura egin dezaten, herritarrak gogaitu barik.
Eskaera zentzuzkoa da, legedira egokitutakoa, eta arazo bati erantzuna ematen dio; alabaina, arazo horri, momentuz, isunen eta zigorren bidez baino ez dio erantzun udalak. Durangoko txakurren jabeen eskaera aintzat hartu behar dute udalak eta EAJk. Leku egoki eta apropos bat aurkitu behar da, seinaleztatu, eta horrela irtenbidea eman konponbide erraza duen arazo bati. Zentzuz joka dezagun.
*Erredakzioan itzulia