Guztion euskara

Iragan abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Alderdi Popularrak udalak ateratako manifestua izenpetu zuen. PPko zinegotziok argi daukagu euskara dela gure bi hizkuntzetako bat; kultur ondare bat da, eta erakundeok bere zabaltze eta defentsan jardun behar dugu

\"\"Iragan abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Alderdi Popularrak udalak ateratako manifestua izenpetu zuen. PPko zinegotziok argi daukagu euskara dela gure bi hizkuntzetako bat; kultur ondare bat da, eta erakundeok bere zabaltze eta defentsan jardun behar dugu.

 

Euskarak sekula ez du izan behar zatiketa eragingo duen arma politiko bat, ezta proiektu politiko bat edo beste sustatzeko aitzakia ere. Euskaldunok hizkuntza ofizial bi edukitzea aberastasun linguistiko eta kulturala da.

 

Euskara gure euskal izaeraren elementu ukaezina da. Eta den bezala tratatu behar da, inposaketarik gabe, garrantzitsuena euskara zabaltzea delako. Eta horrek ez du eraginik izan behar euskara menperatzen edo ezagutzen ez duenaren askatasunean; eta gaur egun horiek osatzen dute euskal jendartearen gehiengoa, Eusko Jaurlaritzaren datu ofizialen arabera.

 

Horregatik zaindu eta sustatu behar da euskara, baina sekula inposatu gabe. Beraz, administraziora sartzeko oposizio publikoetan euskarak ez du baldintza nahitaezko bat izan behar, ez eta esleipen bidezko lehiaketa publikoetan ere. Bizitzako edozein alor dela ere, euskara ezin da inposatu.

 

Hizkuntzak komunikazio tresnak dira, eta batzeko balio behar dute, ez zatitzeko. Inportanteena zubiak eraikitzea da, eta ez desadostasunak sortzea. Izan ere, askatasuna da garrantzitsuena, gure lurraldean azken hamarkadetan hain erasotua izan den askatasuna.

*Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!