Duela gutxi, gure abstentzioa tarteko, udalbatzarrak bide eman die 2014rako ordenantza fiskalei. Guztiok dakigu zenbaterainoko zailtasunak ari diren sufritzen durangar asko eta asko egun bizi dugun krisiaren ondorioz.
Herritarren ordezkari garen neurrian, gure egitekorik nagusienetakoa herritarren beharrizanak zeintzuk diren ezagutzea da. Kalean gertatzen denaren inguruko zuzeneko informazioa eduki behar dugu: gure auzokideen arazoak zeintzuk diren ezagutu, eta euren eskaerak eta beharrak aintzat hartu.
Auzokide askok esan digute egoera zaila bizi dutela, eta zergen ordainketa, batez ere, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarena (OHZ), garesti egiten zaiela, eta, beraz, ahalegin berezi bat egin behar izaten dutela euren betebehar fiskalei erantzun ahal izateko.
Horregatik, Alderdi Popularrak proposamen bidezko eskaera bat egingo dio udal gobernuari: baliabide gutxien duten familiei OHZren ordainketa konpentsatu asmoz, laguntza zuzena arautuko duen udal ordenantza bat landu eta onartu dezala.
Gure proposamen hau ez da hitz eder hutsez osatutako proposamen bideraezin bat, Bizkaiko beste udal batzuetan badagoelako guk proposatutakoaren antzeko ordenantzarik. Beraz, borondate politiko apur bat baino ez da behar. Hori, eta krisiaren ondorioekin geihen sufritzen ari direnekiko, hau da, langabetuekiko konpromisoa.
*Erredakzioan itzulia