Etorkizuna dira, eta argi dute zer nahi duten gure herrirako. Trena lurperatu ondoren libre geratu diren lursailetan, berdegune, aisiarako eremu eta espazio publiko gehiago nahi dituzte, adin guztietako herritarrek euren denbora libreaz goza dezaten. Proposamen hori ekarri digute 15 eta 16 urteko hainbat ikastetxetako gazteek, udalak sustatutako Agenda 21en proiektuaren barruan.
Gazteek gura duten hiri-eredua diseinatu dute: 9.000 metro karratu berdeguneetarako, eta 4.500 aisiarako eremuetarako. Durango haizeberritu gura dute, arnasa eman nahi diote. Eta horretarako, birika berde handi bat eratu dute, hiribilduaren zati handi bat hartuta. Baina gazteak harago joan dira. Plangintza ekonomiko baten zirriborroa ere egin dute; euren ustez, eraikinak berrerabiltzea izan daiteke proiektu hau gauzatzeko gakoa.
Eta zergatik ez! Aukera dugu lortu nahi dugun herriaren oinarriak eraikitzeko. Badakigu gazteek bidegorriak eta pasealeku berriak eskatzen dituztela. Bada, ireki dezagun ekarpenak egiteko aldi bat, eta entzun ditzagun Durangoko gainerako kolektiboen proposamenak.
Alderdi Popularrekoak bat gatoz gazteekin: kalitatezko espazio publikoak zein berdeguneak sortzea edota mugikortsun jasangarria sustatzea zutoinak izan daitezke gura dugun Durangoren alde lan egiteko.