Izan daitezela beste horrenbeste!

Komunikabide batek urtemuga ospatzea beti izaten da berri ona eta pozgarria; nola edo hala, itxaropena pizten du. Baina are gehiago krisi garai hauetan, zoritxarrez, irratien, telebisten eta egunkarien itxierei buruzko albisteak ageri baitira nonahi

\"\"Komunikabide batek urtemuga ospatzea beti izaten da berri ona eta pozgarria; nola edo hala, itxaropena pizten du. Baina are gehiago krisi garai hauetan, zoritxarrez, irratien, telebisten eta egunkarien itxierei buruzko albisteak ageri baitira nonahi.

 

Meritu handiagoa du, gainera, gure eskualdean gertatzen dena kontatzeko ahalegin izugarria egiten duen profesional taldea denean. Anboto astekaria denon elkargune bihurtu da jada. Hurreko informazioa dakarkigu, eta zalantza barik, astekari honen lanari esker ez balitz, informazio hori oharkabekoa litzateke, edo bestela, mundu globalizatu honetako leku guztietatik heltzen zaizkigun berri larriek eklipsatuko lukete.

 

abiatu zenetik, bai astekariak, bai Durangoko Udaleko alderdi politikook, parte-hartzea eta elkarlana sustatu ditugu. Alderdi guztiok daukagu idazteko txoko bat, eta bertan azal ditzakegu gure kezkak, ideiak eta proposamenak. Eskerrik asko gure iritzia emateko eta herritarrengana iristeko aukera emateagatik. Zorionak 500. alea argitaratzeagatik, eta jakina, izan daitezela beste horrenbeste!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!