Zergen igoera

Gaur egungo egoeraren aurrean, berebizikoa da ekonomia behar bezala kudeatzea. Erakundeek zerga-bilketan eta diru-sarreratan igarri dute gainbehera, baina krisialdi honetan, herritarrak gara benetako kaltedunak. Argi dagodatorren urteko aurrekontu guztiek izango dituztela murrizketak eta mozketak. Kontua da, non erabili bisturia. Udal aurrekontuetan, begi-belarri zainduko dugu EAJren jarduna. Gauza bera egin dugu aurretiaz ere, zergen eta udaleko tasen eztabaidan

\"\"Gaur egungo egoeraren aurrean, berebizikoa da ekonomia behar bezala kudeatzea. Erakundeek  zerga-bilketan eta diru-sarreratan igarri dute gainbehera, baina krisialdi honetan, herritarrak gara benetako kaltedunak. Argi dagodatorren urteko aurrekontu guztiek izango dituztela murrizketak eta mozketak. Kontua da, non erabili bisturia. Udal aurrekontuetan, begi-belarri zainduko dugu EAJren jarduna. Gauza bera egin dugu aurretiaz ere, zergen eta udaleko tasen eztabaidan.

 

Jeltzaleek durangarren zergak murrizteko urrezko aukera galdu dute, esaterako higiezinen kasuan edota eraikuntza eta obren kasuan. Era bertsuan, tokiko merkataritza eta ekonomia sustatzeko aukerari muzin egin diote. Zerga-hobarien bidez egin zezaketen, hala nola zaborrena, edota atzeraldian dauden enpresei hobariak emanez edota jarduera ekonomikoen gaineko zergatik salbuetsita.

 

EAJk bide errazari ekin dio, ordea: % 2,5 igo ditu zergak. Alderdi Popularraren ustez, badago zer doitu. Tasak izoztu eta familia bakoitzaren errenten arabera zergak murrizteko aukera zuten. Halaber, tokiko ekonomia susper zezaketen, denden eta enpresen beharrei egokituta. Gauzak hobeto egin zitezkeela pentsatuta, Durangoko Alderdi Popularrak ez du onartu EAJk ezarritako zerga-igoera, eta gobernu taldeko zerga-ordenantzen 18 zuzenketa egin ditu. Gure ustez, bazegoen tarte nahikoa durangarrek zerga arloan duten zama gutxitzeko. Horregatik, beste zerga mota batzuren alde egiten dugu, dendak, enpresak eta krisiak kaltetutako familiak ardatz hartuta.

 

EAJk erakutsi du ez daukala Alderdi Popularrarekin negoziatzeko borondaterik. Are okerrago. Azkenean, zergak igo ditu durangarren kaltetan. Kontuan hartuta Udalak balantza positiboa duela, eta zorrik ez duela, bai, bazegoen nahikoa marjina beste fiskalitate bat ezartzeko. Baina jeltzaleek aukera hori baztertu dute. 2013ko aurrekontuak begi-belarri zainduko ditugu.

*Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!