Jesus Mariren omenez

2000ko ekainaren 4ean ETAk gure adiskide eta Durangoko bizilagunJesus Mari Pedrosa erail zuen. Zorigaitzeko egun haretatik pasatu dira dagoeneko hamabi urte, eta oraindino gaur egun gure udala, Durangoko biztanle guztion erakunde ordezkari legez, zorretan dago beragaz eta bere familiagaz

\"\"2000ko ekainaren 4ean ETAk gure adiskide eta Durangoko bizilagunJesus Mari Pedrosa erail zuen. Zorigaitzeko egun haretatik pasatu dira dagoeneko hamabi urte, eta oraindino gaur egun gure udala, Durangoko biztanle guztion erakunde ordezkari legez, zorretan dago beragaz eta bere familiagaz.

 

Jesus Mari ezagutzen genuen guztiok badakigu pertsona adeitsua zela, jarrera irekia zuena eta, batez ere, behargin nekaezina bere udalerriaren interesen defentsan. Labur esanda, bere udal lanaren eta Durangoren zale grinatsua.

 

Erakundeen omenaldiak eta errekonozimenduak eskaini behar zaizkie beraien bizi-ibilbidea gainontzekoen zerbitzura dedikatu dutela erakutsi duten pertsonei, eta gure kide Jesus Mari Pedrosak  nahi adina erakutsi zuen bere bizian zehar, partaide izan zen erakundearen aldetik gutxieneko sariren bat jasotzeko merezimendu osoa ematen dion bokazioa zuela zerbitzu publikorako.

 

ETAren eskuetan bere ideologiarengatik eta Euskadin askatasunaren aldeko bere defentsagatik hain modu tragikoan hil izanak, are merezimendu handiagoz egin beharko litzaioke errekonozimendu hori, haren oroimenaren, haren duintasunaren eta haren memoria mantentzearen omenez, eta hedaduraz, terrorismoaren biktima guztien omenez.

 

Beraz, gure ustez ezin da gehiago atzeratu errekonozimendu instituzionala eta, horregatik, eskatzen dugu udalak eskaini diezaiola kale baten izena bere herriaz maitemindutako bizilagun bati eta askatasuna defendatzeagatik bizia kendu ziotenari.

 

Gure udalari sentsibilitatea agertzeko eskatzen diogu, kasu egin diezaion  erreklamazio honi, nahiz eta berandu izan, konpontzeko modu bat delako eta justizia egingo lukeelako, terrorismoaren biktima baten alde eta, duda barik, herritar eredugarri baten alde.

–Erredakzioan itzulia–

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!