Durangaldean denetarik izan dugu. Elorriori astunegia egin zaio denboraldia. Lehen itzuli eskasa eginda, jaitsi egin da. Penagarria da. Bigarren itzuliko erreakzioa ez da nahikoa izan mailari eusteko, eta Durangaldeak ez du ordezkaririk izango Brontzeko Ligan.
Sasikoak eta Mallabiak denboraldi diskretua egin dute Hirugarren Mailan. Hurrengo denboraldian talde bi izango ditugu Maila Gorenean, Elorrioko Bk mailari eustea lortu duelako eta Abadiñoko Txopoa maila horretara igo delako. Txopoak mailak eskalatzen darrai. Laster Euskal Ligan talderen bat izan dezake Abadiñok… Mendibeltzek eta Racing Tolostok konplitu egin dute, besterik barik. Gu Lagunak taldeak ere denboraldi diskretua egin du Bigarren Erregionalean. Emakumeetan, Sasikoak denboraldi irregularra izan du.
Eta, azkenerako, onena utzi dut: gazte mailakoen denboraldia. Hasteko, Mendibeltzek Lehen Mailan jokatuko du. Behetik goranzko bidea eginda, merezitako igoera lortu du eta Sasikoaren mailara igo da. Sasikoa B taldeko jokalariekin elikatuko da, aurten denboraldi ona osatu dutelako.
Eta zer esan Mallabiko gazteei buruz. Domeka honetan estatuko kategoriarik gorenera igotzeko txapelketa jokatuko du Zaldibarren Gipuzkoako eta Arabako txapeldunekin batera. Errekorren denboraldia osatuta, Zierbena boteretsua baino bederatzi puntu gehiagogaz amaitu du denboraldia.