Kurtso bukaera

Denboraldia azken txanpan sartzen ari da eta gure areto-futbol taldeak azken hile eta erdiari aurre egiten dabiltza, zein bere helburuekin. Mailarik maila aztertuz gero, denetarik aurkitu dezakegu.

Talde askok ez dute ezer jokoan eta hurrengo denboraldirako plangintza egiten ari dira. Hori ere egin beharreko lana da, dena behar den moduan prestatzeko bidean. Beste talde batzuek, ordea, asko dute jokoan eta duten dena eman beharko dute helburuak lortzeko.

Elorrio Parra Tabernak, hasiera eskas baten ostean, gora egin du eta mailari eusteko aukerekin dago, baina azkenera arte borroka egin beharko dute Durangaldeak Bigarren B Mailan talde bat izaten jarraitu dezan. Hirugarren Mailako eta Euskal Ligako eskualdeko ordezkariek (Sasikoa eta Mallabia), berriz, ez dute ezer jokoan azken txanpari begira.

Erregional mailei dagokienez, Abadiñoko Txopoak, hondamendirik ezean, Maila Gorenera igotzea lortuko du, Elorrio B taldeak jokatzen duen mailara, hain zuzen ere. Denboraldi bikaina egiten ari da Abadiñoko taldea.
Interesgarria da benetan Mallabiko gazte mailako taldearen denboraldia: Lehenengo Mailako lider daude bost jardunaldiren faltan. Maila bat beherago Mendibeltzeko gazteak ere igoera postuan daude.

Sasikoako neskek ez dute ezer jokoan; ezta klub bereko kadeteen taldeak ere.

Aste Santuaren ataria indarberritzeko sasoia da. Espero dut hemendik hilabete bira, ligak euren amaierara heltzen direnean, gure taldeek kurtsoa aprobatu izana.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!