Mallabiko taldeagaz lehen urratsak ematen ari nintzenean ezagutu nuen. Kurutziaga taldea zuzentzen zuen. Oraindino gogoratzen ditut oinarrizko kontuei buruz (aldaketak, kokapena…) eman zizkidan aholkuak. Beti atsegin eta laguntzeko prest. Entrenatzaile titulua aterata, Sestaon bigarren entrenatzaile aritu zen, trebatzeko. Itzultzean, Elorrion kirol egitasmoa martxan jartzeko prest zegoen eta lortu zuen. Orain merezitako saria dute Bigarren B Mailan jokatuta.
Elorrioko taldea apurtxo bat geure sentitu beharko genuke eskualdeko talde denok, eta behar duenerako euren zerbitzura jarri beharko ginateke, gure eremuan kirol hau sustatzeko aukera bikaina baita.
Elorrioren igoerak eta Presion Break taldeak Hirugarren Mailari uko egin izanak, Sasikoa bakarrik utzi du maila horretan. Euskal Ligan Mallabia eta Presion Break dabiltza. Maila Gorenean Elorrio B dugu ordezkari bakarra. Lehenengo Erregionalen hiru talde ditugu: Mendibeltz, Racing Tolosto eta Abadiñoko Txopoa. Bigarren Erregionalean Gu Lagunak taldea arituko da. Emakumeetan Beti Gol eta Sasikoa taldeek darraite. Aipatzekoa da Mendibeltz eta Mallabik gazteen taldea sortzea lortu dutela.