Klub asko ikastetxeekin akordioetara heltzen dira futbol 5eko taldeak mantendu daitezen eta ume denak ez daitezen futbol 7ra edo futbol 11ra pasatu.
Esaten ari naizenaren adibide eredugarria Sasikoa da. Kadete eta gazte mailako taldeak izatea lortu dute eta horrek jokalariak trebatzea ahalbidetzen die. Elorriok hainbat denboraldi daramatza gazte taldeagaz eta Mallabiak ere lortu du, biztanleria txikiko herria izan arren. Azken denboraldian Mendibeltz gehitu da zerrenda horretara. Denboraldi itzela egin duela esan beharra dago, Bigarren Erregionaleko debutean meritu handiko seigarren postua lortuz.
Euskadin gaitza da oinarrizko taldeak sortzea areto-futbolean. Erreferentziazko talde bat falta da estatuko elite mailan gantxo moduan funtzionatuko duena. Gainera, futbol 11k, Lehen Mailan lau euskal taldegaz eta duen oihartzunagaz, gazteak bide hori hartzera eramaten ditu.
Zelan lagunduko lukeen Athleticek Bartzelona imitatu eta areto-futboleko adarra sortuko balu! Euskadik Lehen Nazional Mailan talde bat izateak egoera erro-errotik aldatuko luke.
Baina…