Bizkaiko federazioak delegatuaren lizentzia ezarri du aurten kategoria guztietan. Honek mediku-azterketa dakar, eta bakoitzaren balioa 60 eurokoa da.

Neurri honen komenigarritasunaren inguruan eztabaida piztu da, klubentzat gastu igoera berri bat ekarri baitu. Partiduetara delegatuak aurkeztea ez dadila derrigorra izan eskatzera heldu izan dira talde batzuk.

Argi dugu areto-futbola futbol 11tik oso urrun dagoela antolaketa aldetik. Futbol 11n bazkideek, zuzendaritza batzordeak, teknikariek eta jokalariek osatzen duten egitura maila urria da oraindik areto-futbolean. Aurrera egin eta futbol 11ra gerturatu gura badugu, gutxieneko arau batzuk bete behar ditugu. Horregatik, partiduetan taldeko delegatu baten presentzia beharrezkoa dela uste dut, argi zehaztutako funtzioak dituztelako. Beste kontu bat da araua indarrean sartzen den urtean malgutasunez jokatzea eta nolabaiteko lasaitasuna izatea zigortzerako orduan.

Asteburuetan taldeekin joan eta delegatu lana modu altruista batean egingo duten pertsonak aurkitzea oso gaitza da. Kosta egiten da taldeko delegatu bi izatea gutxienez. Hori dela-eta, Bizkaiko federazioak talde desberdinetako delegatuak aurkezten uzten du. Baina ez da ulergarria Euskadiko federazioak ez uztea, zeinaren batzordeak 40 euroko isunak jartzen dituen. Azkenean, futbol federatuan lehiatzeak suposatzen duen ahalegin ekonomiko itzelari eustea oso zaila izango da.

*Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!