Sasikoa, Elorrioko Buskantza eta Presion Break Hirugarren Mailako lehenengo postuen bila ibiliko dira, Mallabia Seguros Altaldi eta Elorrioko Buskantza B Euskal Ligan mantentzeko borrokatuko diren bitartean. Abadiñoko Gaztetxie Maila Gorenean dugun ordezkari bakarra da. Lehenengo Erregionalean, berriz, Mallabia Metales Osma eta Elorrixo Txiki ditugu. Azkenik, Bigarren Erregionaleko bigarren multzoan eskualdekoak dira taldeen ia erdiak: Mendibeltz, Gu Lagunak, Racing Tolosto, Abadiñoko Txopoa eta Elorrioko Buskantza C.
Iazko igoeraren ostean, Mallabiak eta Sasikoak gazteen lehen mailan jokatuko dute. Maila bat beherago arituko dira Elorrioko Buskantza eta Mendibeltzen talde debutaria.
Beheragoko mailei begiratuz, kadeteetan ordezkaritzari eusten diogu Sasikoari esker.
Emakumeetan, berriz, Sasikoa eta Elorrioko Buskantza Emakumezko Ligaren borrokan arituko dira.
Klub denetako arduradunak zoriondu nahi ditut, zailtasun handien aurrean taldeak aurrera ateratzeko egiten duten ahaleginagatik. Zorte on talde denei hastear dagoen denboraldian!
*Erredakzioan itzulia