‘Pampis’ eta ‘futbitoa’

Urte batzuk badira Pampis ezagutu nuenetik. Goian bego. Mallabiaren, nire taldearen, partidu bat ikustera jaitsi zen Zaldibarrera, oraindik futbito delako honetan hasten genbiltzanean. Klub xume batengatiko interesa erakutsi, eta laguntza eskaini zigun behar genuen edozertarako. Gaur egun futbol 5-a gidatzen duten zuzendariek badute, bai, zer ikasia berarengandik. Pampisek inork baino gehiago egin du gure kirolaren alde. Ikaragarri igartzen dugu bere hutsunea.

Beragaz berbetan, futbito klub bat ginela esatea okurritu zitzaidan. Garai onean! Ez zitzaion bat ere gustatu, eta esan zidan gurea ez zela kirol txiki bat, eta futbol selekzioa nazioarteko tituluak irabazten hasi zenerako, areto futbol-eko selekzioak urteak zeramatzala mundu mailako elitean.

Zenbat maite zuen kirol hau, eta zelako arrazoia zeukan! Baloi, ate eta joko eremu txikiagoekin jokatzen da, eta bost jokalarigaz, baina eskaintzen den ikuskizunak ez dio futbolari bat ere inbidiarik, 11 jokalarigaz eta zelai, ate eta baloi handiagoekin jokatuta ere.

Beste kontu bat. Zein da gure futbolaren izen ofiziala? Federazioan futbol 5 legez izendatzen da, eta hedabideetan areto-futbol moduan.

Pampisek ematen zion izena da nire aukerarik gogokoena: areto-futbola. Horrelaxe ezagutu izan da beti.

*Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!