Aurreko urteetan monitore titulua ateratzeko ikastaro intentsiboak egiteko aukera izateak hainbat delegatu animatu zituen. Baina aurten ez du jarraipenik izan, eta, gainera, badago gauza bat ulertzen ez dudana: Maila Goreneko klubei laguntzeko, kanpoan jokatzen dutenean monitorea daramatenek ez dute delegatua aurkezteko obligaziorik. Honakoa egiten zait ulertezina: arau honek ez du balio emakume zein gizonen gainerako mailetarako; ezta gazte mailetarako ere: gazteak, kadeteak… Denetan derrigorrezkoa da delegatua aurkeztea, baina ez delegatua edo entrenatzailea. Kategoria horietan monitoreen fitxa tramitatu duten taldeek fitxako 100 euroko alferreko gastua egin dute (entrenatzaileen komiteko alta barne).
Beraz, edo araua kategoria denetara zabaltzen dute, edo hurrengo denboraldian ez da ez entrenatzailerik eta ez monitorerik egongo beheko mailetan. Delegatuaren fitxa nahiko bada zertarako 100 euro gastatu…
*Erredakzioan itzulia