Ondo hezita gaude?

Aurreko denboraldian, Mallabia taldeko hiru jokalarik areto-futbolerako epaile ikastaroa egin zuten. Hainbat astetan Bilbora joan, klase teorikoak hartu, azterketa egin, eta, azkenean, hirurek gainditu zuten.


Heldu zen partidu batean estreinatzeko sasoia. Federaziora joan ziren aktak jasotzera, eta, handik apur batera, deitu egin zidaten akta zelan betetzen den galdetzeko. “Zein prestaketa maila dute Bizkaiko areto-futbol epaileek?”, galdetzen diot neure buruari. Epaile bi ikusi izan ditut, baloia eskuagaz jotzearren, falta bat jaurtiketa libre ez-zuzena moduan adierazten. Ezagutzen dute araudia?

Epaile-lanak egitea oso gatxa da, eta hautemate akatsak logikoak dira; areago erregional mailan epaile bakarrarekin. Baina, astero, kantxetan ikusten diren akats teknikoak beste kontu bat dira.

Urte askoan, futbol 11ko epailea izan nintzen, seguruenik txarretakoa, baina gogoan dut, denboraldi guztietan, proba fisikoak zein araudiaren gaineko azterketak gainditzeko prestatu beharra izaten nuela. Eta asko ziren probak gainditzen ez zituztenak, eta epaile-lanetan hasi ezin zirenak.

Areto-futbolean, epaile-lana egiteko eskatzen duten maila futbol 11n eskatutakoa baino askoz baxuagoa da. Beraz, ez da harritzekoa hainbeste epaile-lan eskas ikustea lurraldekako mailetan.

*Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!