Azkenean batuta?

Bizkaiko areto futbolak bere interesak defendatzeko azkenean pausu bat aurrera eman duela ematen du. Bizkaiko federazioaren aldetik jasaten duen gutxiespenaren aurrean, klubetako buruek areto futboleko batzorde bat eratu dute azken hileetan Bizkaiko klub denen artean.


Federazioan klubak, jokalariak, entrenatzaileak eta zergatik ez, epaileak ordezkatu eta defendatuko dituen ahots bakar bat izateko bidean lehen pausu garrantzitsua da kluben arteko batasun hori.

Federazioetako batzarrak areto futbolari ematen zaion garrantzia eskasaren adibide argia dira. Batzar horietan apenas egiten da berbarik gure kirolari buruz. Futboleko pariak bagina moduan sentitzen gara, mespretxatuta. Munduko ligarik garrantzitsuenetako batean gaudela ahazten zaie.

Beraz, gure interes amankomunak defendatzeko behar moduan erabilita eta nork bere interesetan erabiltzeko tentazioan erori gabe, aurrera egin dezala sortu berri zen batzordeak.

Momentuz, WhatsApp talde bat sortu da, batzarra deitzeko, informatzeko, lagunarteko partiduak adosteko zein mediku hitzorduetarako eskaeretan laguntzeko (azken hau gai lotsagarria da eta zutabe oso bat merezi du) erabiltzen dena. Egia esanda oso ondo funtzionatzen ari da eta tresna erabilgarria bihurtu da. Baina, momentuz, barne erabilpenetarako bakarrik. Pausu bat aurrera eman eta batzordea federaziorako baliozko bitartekari bihurtu dadin borrokatzeko unea da.

* Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!