Baina titulatu eskasiarengatik edo kluben baliabide ekonomiko faltagatik, egia dena da, neurri horien ondorioz, azken urteetan ezin izan dela Hirugarren Mailako eta Euskal Ligako taldeen zerrenda erabat osatu. Begi bistakoa da hamaikako futboleko eta areto futboleko entrenatzaile ikastaroa egiten dutenen artean dagoen aldea. Bosteko futbolean, taldeek baliabide ekonomiko baxuagoa dutelako, ordaintzen diren zenbatekoak baxuagoak dira, eta entrenatzaileei ez die konpentsatzen euren lana ondo egiteko sartutako orduak eta egindako ahaleginak.
Horregatik, federazioak eskakizun maila jaitsi behar izan du. Euskal Ligan monitore titulua onartzen dute; titulu hori lortzea ez da hain garestia, ez ordu kopuruari eta ez diruari dagokionez. Horrela, entrenatzaile, jokalari eta baita epaile ere aritzen ziren delegatuak matrikulatzera animatuko dira; areago urte honetan, 60 orduko ikastaro trinkoa 180 euroan dagoelako Gabonetako oporretan. Krisia joaten denean eta klubek behar besteko baliabideak dituztenean, aurreko exijentzia mailara itzultzeko sasoia izango da, baina gaur egun errealitatea nagusitzen da.
*Erredakzioan itzulia