Kezkagarriena da ikustea taldeak ez direla apenas gazteagotzen, eta batez besteko adina gorantz doala urtetik urtera. Filialek talde nagusiko beteranoen etorkizuneko errelebo izan beharko lukete, baina, askotan, talde nagusiko jokalariak baino jokalari nagusiagoek osatzen dituzte filialak.
Zein dira arrazoiak? Biztanleriaren zahartze orokorrak izango du zerikusirik, baita talde federatu batean jokatzeak duen kostu altuak ere; horiekin batera, babesle falta, hamaikako futbola erakargarriago ikusten dela… Areto futboleko elite mailan Euskadiko klub inportanterik ez izateak ez dakit eraginik izango duen.
Hirugarren Mailan talde bi ditugu; Euskal Ligan lau; erregionaletan bederatzi, gazte mailan bi, eta emakumeetan beste bi. Beraz, Euskadiko areto futbolari dagokionez, Durangaldea buruan dago. Baina hori itsuen herrian begibakarra izatearen parekoa da.
*Erredakzioan itzulia