Iaz, Hirugarren Mailan 235 euro ordaintzen ziren arbitraje bakoitzagatik. Argi dago epaile barik ez dagoela lehiatzerik; lagunarteko partiduetan ere eztabaidatzen amaitzen da, hamar jokalari aritzen direlako epaile lanetan. Beraz, epaileak behar ditugu, eta ez dut uste kobratzen dutena gehiegizkoa denik, gaur egun asko exijitzen zaielako, batez ere Nazional Mailakoei: proba fisikoak, kontrolak, azterketak, bidaiak eta kantxetan sufritzen duten presio handia.
Areto futboleko epaileak ez du korrika askorik egin behar ondo kokatuta egoteko, baina oso adi eta kontzentratuta egon behar du partidu osoan, espazio txikian jokatzen delako, erritmo bizian, etengabeko defentsa-eraso trantsizioekin, blokeoekin eta aldaketekin.
Hogei urte baino gehiagoan hamaikako futbol txapelketetan epaile federatua izan ostean, azken hamazazpi urteetan areto futboleko lagunarteko hainbat partidutan epaile lanak egin izan ditut. Biak alderatuta, ez dut inongo dudarik: askoz gaitzagoa da areto futbolean arbitratzea. Abantaila bakarra da korrika gutxiago egin behar dela, eta… euria eginez gero, ez zarela bustitzen.
* Erredakzioan itzulia