Orain irabazteak bakarrik balio du, bai edo bai, eta edonola. Orain gutxi harro sentitzen ginen Hirugarren Mailako taldearen partiduetara joaten zen ikusle kopuruagatik (150-200 zale artean). Bada, 2013ko abenduko partidu biak oso kiroltasun gutxiko jarrerekin amaitu dira. Gazte eta ume asko zeuden harmailetan. Zer adibide ematen ari gara? Kirol balioak galtzen ari dira edozein preziotan irabazteko obsesioagatik. Lehiakortasuna aldarri hartuta “denak balio du” elkartea ezarri da dagoeneko kirolean, baita zaleengan ere. Areto-futbola, zoritxarrez, ez dago tendentzia horretatik aparte. Araudia joko gogorra eragozteko diseinatuta dagoen arren, egia dena da partidu asko eztabaida eta istiluekin amaitzen direla. Klubeko ordezkariok lan zail eta gogorra dugu aurretik, egoera honi buelta emateko, kontrako korrontean gabiltzalako igeri, gizatasuna galtzen ari den gizartean.
* Erredakzioan itzulia