Durangaldeko areto futbol taldeak etxeko lanak egiten ari dira, eta denboraldiko azken txanpan sartu direnean, igotzeko aukerak dituzte hainbat taldek.
Bigarren erregionalean, Elorrioko C, mailako liderra, lehenengo erregionalean dabilen bigarren taldea (Elorrioko B) zer egingo zain dago. Elorrioko Bk Sapuberriri eta Dantzariri denboraldi osoan daramaten pultsua irabazten badie, Elorrioko igoera hirukoitz baten atarian egon daiteke.
Era berean, lan duina egiten ari dira Mendibeltz eta Racing Tolosto Bigarren erregionalean, eta Abadiñoko Gaztetxie lehen erregionalean. Maila honetan, Gu Lagunak taldeak bost puntuko aldea du jaitsiera postuekiko.
Lan handia egiten ari da Presion Break ere. Berrizko taldeak txapeldunordetza lortzeko abantaila du; horrek Euskal ligara igotzeko promozioa jokatzera eramango lituzke.
Sasikoako filialak gaitz du mailari eustea. Euskal ligan Elorrioko Buskantza Hirugarren mailara itzuliko dela dirudi, eta Sasikoa Ak eta Abadiñoko Lagunek emozioz betetako bost jardunaldi dituzte aurretik, Elorriokogaz batera igo ahal izateko. Kurutziagak, aldiz, azkenean mailari eutsiko diola ematen du. Azkenik, emakumeen ligan, Sasikoa eroso kokatuta dago sailkapenaren erdian.