Gogoratzen ditut duela berrogei urte, irailaren 27an Landako mandioan inguruko baserrietakook batu eta egindako solasaldiak, isiluneak, eguraldi geruna eta aurpegien tristura.
Soldatzaile ona zen, ekintzaile aparta. Oilategia, porlanezko hodi eta posteak, sagardoa egin, satsaz gas energia, eta beste.
Hitzen zerrendan: eskerrak, galazo, tolerantzia, nazio izaera, independentzia... zeuden. Baina, gaurkoan, beste gai batek hartu du gaina, heriotzak.
Azken aldian, Gosolo gorenean ur-begiaren ondoan duela berrogeitaka urte landatu zuen gaztainondoaren antzera zebilen, makal. Etxe aurreko aldapa igo ezinez eta, bueltan jaisterakoan, ezin dragarik jarri gorputzari.
Egiten zituen ekintzen datu guztiak zehatz-mehatz idazten zituen euskaraz bere koadernoetan. Jakituria handiko gordailua zen.
Gaztetan dena galazota, zahartzaroan “Elorrixoko berbetia” libururako grabaketa egin eta ez zen, ez liburuan, ez ahotsak.eus-en jarri, banketxeen eta jauntxoen beldur zelako. Hil egin behar lasai bizitzeko eta elizan lekutxo bat “RESERVADO” izateko
Eskerrak emandako guztiagatik.
Eskerrak bihotzez.