Arbolak erantzun zion bere azpian ez zutela batzarrik egiten, orain Batzar Etxean batzen zirela.
Marik zera erantzun zion, gauza bera gertatzen dela aspaldian Gerediagan, arbolak atera eta abaro barik geratu direla.
Arbolak batzar etxean nagusi berria daukala dio. Eta nagusi berriak sei bat urte direla bere herriko udalbatzarrean AHTaren abantailak azaltzean honela zioela: “Naturari egin geniezaiokeen gauzarik txarrena bakean uztea da”. Zenbat eta triskantza handiagoak, sakelak beteago. AHTa, Bidegi, Hiriko…
Marik: Gaur egun ez daude herriari begira, euren buruei eta kontu korronteei begira baino.
Arbolak: Argi eta garbi dago arbola berri bakoitzak gero eta gutxiago irauten duela. Egunetik egunera egoera txarragoan bizi gara, estuago, lotuago, zapalduago. Goian zerua eta azpian lurra.
Marik: Ez dira konturatzen jende xehearen egoeraz. Urrutian argi printzak ikusten omen dira. Nork? Non? Arkak betetzen doazela. Norenak? Zerez?
Arbolak: Tirso de Molinak zioen moduan, ez dugu tiranoentzat orririk eman gura, ez eta itzalpean saldurik jagon. Zein erreza den bakoitzari bere inguru naturalean bizitzen uztea eta zein zaila egiten zaigun askori eustea.
Marik: Zer itxaron daiteke haritz bat jagoten ez dakitenengatik? Uste duzue jendartea jagon dezaketela?