Orain eta hemen

Barriro be, ase ezindako gosea dauke banketxeek eta dirudunek. Ezin da gure dirutik behar adina diru emon banketxeei, gero, bankuek eurek, bezeroak kale gorrian uzteko, etxe eta ondasun guztiak kenduta. Banketxeek hondoa jo behar badaue, jo dagiela. Ez daue beste inor baino begirune handiagoa merezi

\"\"Barriro be, ase ezindako gosea dauke banketxeek eta dirudunek. Ezin da gure dirutik behar adina diru emon banketxeei, gero, bankuek eurek, bezeroak kale gorrian uzteko, etxe eta ondasun guztiak kenduta. Banketxeek hondoa jo behar badaue, jo dagiela. Ez daue beste inor baino begirune handiagoa merezi.

 

Presoak gero eta okerrago dagoz. Ezin dira bere etxetik ahal dan urrineneko kartzeletan zarratu, egin eta egin ez dabezen ekintzak torturapean leporatuta, eta pena bete ostean urte gehiago luzatu. Ostera, beste batzuk hilketak izanda be, izena aldatu eta poliziaren laguntzaile jarri, edo penaren erdia bete barik lasai-lasai euren etxeetan. Batzuek gradu aldaketa, etxeratzea eta bentaja guztiak erraz-erraz lortzen badabez, zergatik ez besteek be. Batzuk ez dira besteak baino errudunago.

 

Gero eta menderatuago gagoz. Behar dogun janari gehiena inork egindakoa da, ez dakigu zer jaten dogun eta nondik nora ibilia dan. Behar dogun erregai gehiena inork egin, ekarri, prezioa ezarri, saldu eta enparauak egindakoa da. Beharra be, ez dago gure esku, gero eta urriagoa da. Joan dira pikutara beharleku ugari eta duinak. Bada garaia gure beharrak guk geuk lortu, egin, sortu daiguzan; inoren mende egon behar barik.

 

Ailegatu da herri izateko garaia be. Ezin gara errege ardura bako baten menpe egon, eta bere inguruko alproja guztiak mantendu. Erregeak edozer gauza eginda be, ez dauka erantzun beharrik. Ardura bako bat da. Indarrak batzeko kapazak izan behar dogu.

“Herri bat dugu osatzen.
Eta gure zabarkeriz ez 
daigun utzi hondatzen 
Bagare, bagera, 
bagire, bagara”...

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!