Kontuz zuztarbakoekaz

Urak dakarrena, urak daroa. Lurrak emandakoa lurrean geratzen da. Eta gu hemen, beti gu hemen.

\"\"Urak dakarrena, urak daroa.
Lurrak emandakoa lurrean geratzen da.
Eta gu hemen, beti gu hemen.

 

Asko ta asko  behar barik, diru barik, jateko barik, bizitzeko gogo barik. Kontuz zuztarbakoekaz!
Bankuak. Aurreko urteetan irabazi itzelak. Maileguak neurriz kanpo, baldintza ezin hobeetan. Diru falta izan dabeenean, gobernuari eskatu eta arkan gorde. Bezero batek ezin badau hipoteka pagau, etxea kendu eta diru gehiago eskatu.

 

Ez otsen etxe horren balioagatik eman dirua?

 

Enpresariak berdin, urte ederrak izan dabiez. Dirua paradisu fiskaletan gorde. Gero paradisutik ekartzeko aukera emon eutsien ehuneko baxua ordainduta. Orain bi mila ta bostehun eurora arte esku dirutan pagau edo kobrau leike.

 

Kontuan hartu bi mila ta bostehun irabazten dauen beharginari laurden inguru kentzen dautsiela zergatan.
Politikariak. Inoren dirua begiratu barik gastatu dabie. Autopista, AHT, kiroldegi erraldoi eta beste. Zerga aitorpena barkatu euren sokako enpresariei. Politikagintzatik irteterakoan lanpostua enpresaren baten eta kriston jubilazioa daukie.

 

Aurrez izentautako hiru taldeak ez dagoz lurrari, inguruari edo pertsonei begira, euren buru eta poltsikoei baino. Berdin jake; etorkin edo bertako, zuri edo baltz, zahar edo gazte. Hemen ezin bada, han, baina poltsikoa bete. Ez dau inporta lapurretaren tamainak, kantitateak bai. Zenbat eta handiagoa, hoba.

 

Kontuz zuztarbakoekaz!
Lotu gakiozan lurrari.
Sarrionandiak diñoen moduan: “Nekez uzten du
bere sorterria/ sustraiak han dituenak”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!