Gure guraria

Haizea dator, ekialdetik, bero eta indartsu. Azken aldian aldarrikapen haizea dator ekialdetik

\"\"Haizea dator, ekialdetik, bero eta indartsu. Azken aldian aldarrikapen haizea dator ekialdetik.

 

Gizon-emakume guztiok aske jaiotzen ei gara, duintasun eta eskubide berberen jabe. Edozein pertsonak dauka gura dauen herritartasuna izateko eskubidea. Inori ezingo iako herritartasunik kendu arrazoi barik, ez aldatzeko eskubidea ukatu be. Eta gu aspalditik  gabilz hemen, euskal nazioan bizi guran.

 

Zer gara gu? Nor gara gu?

 

Beti ezkatak kentzen.

 

Lehen ezin zan ezer eskatu, ETA egoalako. Ez zan sasoia indarkeriaz ezer lortzeko. Eurek gaur egungo egoera lortzeko ez eben indarkeriarik erabili?

 

Kentzen, kentzen; kentzen, kentzen.

 

Raxoiren opininoz, oin be ez ei da garaia; jendarteak beste arazo batzuk daukazelako; langabezia, krisia eta abar.  Nork eta zerk ekarri gaitu egoera honetara?

 

Kentzen, kentzen; kentzen, kentzen.

 

Espainiako erregearentzat kimera hutsa ei da independentzia. Guretzat be bai; ilusinoa, ametsa, hori da kimera. Baina seguruenez beretzat kimera droga edo lehia da. Nork mantenduko dauz bestela bera, bere familia eta enparauak?

 

Kentzen, kentzen; kentzen, kentzen.

 

Estatutua ezin da osorik bete. Konstituzioa sakratua da, ezin da aldatu kapitalaren mesedetan ez bada. Zer izan leiteke herri baten guraria baino sakratuago?

 

Eta gu hemen, beti gu hemen. Beti ezkatak kentzen.

 

Zer gara gu? Nor gara gu?

 

Euskaldunak gara gu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!