Ez naiz neure arrazionaltasuna erabiltzera ausartu. Descartesek lagunduko dit egiten: lehendabizi, deseraiki buruko ideiak. Eta ausartu neure kabuz eraikitzen. Eta izan ausarta.
Ala eguneroko berri emankizunaren arabera erabakiko dut Astra Zenecaren beldur izan ala ez?
Informazioa da armarik potenteena. Eta informazio guztirako sarbidea izan dezadan baliabide guztiak emango dizkidazu, sare sozialetan ni bezalakoekin eta desberdinekin elkar trukatuko ditut iritziak, administrazio guztiek gardentasun printzipioaren arabera jokatzen dutela bermatuko didazu. Askea naizela sinestaraziko didazu. Baliabide guztiak ditudala nire eskubideak gauzatzeko. Sinestaraziko didazu. Libre eta erabakiduna. Entelekia.
Hori guztia sinestaraziko didazu eskubide guztiak kendu bitartean. Eskubide guztiak kentzen dizkidazu baina neure onerako dela esango didazu.
Baina ausarta bazara, kriminalizazioa dator. Ondo programatua. Sorgina zarela esango dizute. Trumpen antza duzula eskubideez ai zarenean. Eta barregarriago gera nadin, eredurik barregarrienarekin elkarrizketa erretrasmitituko dute, nire pentsaera kantari drogazale ero horrenarekin parekatuz. Pantailaren aurreko zein atzeko tertuliak berberak izango dira ostean: iritziemaile berekoak batasun orgasmiko batera helduko dira. Zugarramurdiko emakumeek ere sorgin ez zirela aldarrikatu zuten hilketa unera arte. Haiek ere inork jarritako sorgin izenez ezagutzen ditugu: beste erreinu bateko soldadu eta inkisidoreek ezarritakoarekin. Durango 2021.
Beste behin gure osasunaren aurretik negozioa dagoen zalantzaren aurrean gara. Heriotzaren beldurrak sapere aude-ri irabazi dio Hirugarren Mundu Gerran.
Indibidualista edo errudun izendatua izatearen beldurrak irabazi egin dio sapere aude-ri.
Lanetik kaleratua izateko arriskuaren aurrean, askatasuna mugatzeari amen.
Osasuna eta askatasuna uztartu behar dituen lege egitasmoen aurrean, sapere aude.