Propaganda

Kale kantoian gazteak ikusi ditut litxarreriak jan eta zarataka lurrera patxadaz botatzen. Udalak eskatu die paisaia hala sortzen laguntzeko? Ez dakigu, ez baitugu agintarien mezurik jasotzen, zelako herria nahi den azalduz. Laissez faire.

Jaietako musika arautzearen eztabaida behintzat ibili da. Eskerrak! Udalek bere eskumenak gauzatu eta baimenak ematean, baldintzak argi ipintzen dituzte. Eskumena denez, berdin zaigu Uliak eta Sandiak tertulian esango dutena. Tinko bai herritarrei zergen erabilera azaltzean bai kanpokoei zein herritara datozen jakinaraztean.

Berlinen eraikitzen ari diren metro linea berriko obrak hesi batek inguratuta daude. Horretan irudi didaktikoek azaltzen dute zertan ari diren, espero diren onurak, iraupen eta kostua eta hainbat informazio gehiago. Esperientzia dute alemanek gobernatzean propaganda erabiltzen: metroan gazteei kondoiak erabiltzeko esan; garagardo festan, alkohola hartzeko arauak erakusgai jarri; alemana hobetzeko mezuak zabaldu. Neurri jakinen egokitasuna baloratu barik, nahi den herriari buruzko mezuak zabaltzeaz ari naiz.

Berdintasuna, euskara, gazteria eta politiken zehar lerroen alde hartzen diren neurriak azaltzeko hesiak behar dira barraka, berbena, turismo bulego eta abarretan. Bestela geure herria marisko feria bat izango da, kartelak gaztelaniaz dituena, Kolonbiako musika inguruan. Urruneko adibidea al da?

http://josunearanguren.blogspot.com.es/

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!