Berdintze prozesu honek heterogeneotasunari ez dio lekurik uzten. Hezitzaile fisiko eta gizarte analistek azter dezaten zenbat lagundu dion marken kirolak boterearen inposaketari. Coubertin Olinpiar Joko modernoen aitatzat dugun baroi jaunak berak espirituaren kulturizazioa kirolaren eta higienearen eskutik zetozela esaten zuen, eta gainontzeko herrialdeen konkistarako biderik onena kirolariak beste herrialde batzuetan miretsiak izatea zela.
XX. mendearen hasieran hasi zen kirola modan jartzen: jendarteratu egin zen, eta grinak pizteari ekin zion. Osteko bidearen ondorioz, lekuan lekuko praktiketarako lekurik ez dago, formak gizonezkoek ezarriak dira, eta arropa jakin batzuk ibili behar ditugu, zapatila mota asko eduki; atleta izan nahi dugu eta gorputza landu, eta aisialdiko praktika ludikoa izan behar zuena medikuen eta zientzialarien esanen arabera eta telebistan ikusten dugunaren arabera egiten dugu.