Kulturartekotasuna

Populazio fluxuek eta teknologia berrien bidezko trukeek kontzeptu berriak ekarri dituzte kultur aniztasuna ulertu, azaldu eta kudeatzeko asmotan. Kulturartekotasuna, esaterako. Munduko arroz desberdinen dastatzea, munduko dantzen erakustaldia... gehiago ulertzen dira bestea exotiko hartzetik, kulturen uztarketaranzko pausotzat baino.


Herri batean kultura bat baino gehiago egotea, eta horiek bata bestearekin topatzea herrien egoera naturala da. Kulturartekotasuna utopia da, onenean elkarrizketa onartzen duena, baina beti liskarren aurrean itsu agertzen dena. Transkultural hitzak, aldiz, onartzen ditu bestearen aurrean onarpena zein ukazioa bide zilegitzat.


Prest gaude kategoria berriak pentsatzeko onarpen eta ukazioetan oinarri hartuta? Ala “integra daitezela” idazten dugu eskuinaz, ezkerraz exogenoa jaten dugun bitartean? Liskar horretan gizarte honen lorpen batzuk lagaezinak dira: atzerapausorik ez emakumeen eskubideetan, esaterako. Baina hortik aurrera, elkarrekin eraiki behar den kultura berri bat izango da kulturartekotasun hori. Bestela ez da. Bestela, kulturaniztasuna izango da.

Euskal kultura ikuspuntu anitz, ireki eta asketik behar dugu hartu. Gainontzeko kulturetatik desberdin egiten gaituenari eutsiz, beste ekarpen batzuk integratzeko gaitasuna badu, egungo gizartearen beharrei aurre egiteko prest egongo da, eta etorkizuna edukiko du.

http://josunearanguren.blogspot.com.es/

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!