Zenbaitetan geure buruak gaitzat ez ditugu eta. Boteredunen mendetako jarreraren ondorio da herritarrak “ez dut arteaz ulertzen” esanda, Guggenheimi buruzko iritzia ezin botatzea zuritzea, esaterako. Parte-hartzea beste gauza bat da. Gure herri txikietako kulturgintzaz ari garelarik, parte-hartzearen kultura garatuta dugu? Errespetuaren hezkuntzatik datorkigun ikuspegia da, lankidetzan aritu izanak eman diguna, berdintasunezko begiradak sortzen duena, 2+2 lau baino askozaz gehiago delako uste sakona. Sineste bat da, benetako fedea, ez jarrera bat. Udalaren planifikazioa elkarteen lana sendotzean abiatzea, sare sozialen bitartez egindako iritzi trukaketa, sinergiak elkarrekin egon daitezela bilatzea…
Herritar konprometituak eskatuko ditugu sorkuntza babestu ez dugunean, herri arazoei irtenbidea emateko elkarlana garatu ez dugunean, informazioa partekatzeko kanalak dinamizatu ez ditugunean. 2.0 teknologiek trebetasunetan aurrera egitea galdegin digute, ez baina gaitasun digitaletan soilik. Jakinduriaren kudeaketan aldaketa sakona behar dugu.
Kultur politika 2.0 Platonen ikasleak asmatu zuen oso aspaldiko Akademia batean. Aspaldi ikasi genion Aristotelesi egia iritzien batuketa baino ez dela, eta bere oroimenez, parteka dezagun blog hau.
http://josunearanguren.blogspot.com.es/