Sanfaustoz baserritarrak fuera!

Erabiltzailearen aurpegia Jose Luis Lizundia 2012ko urr. 19a, 08:35

“Nekazaritza azoka” biharko atzeratu du gure udalak, gizaldietako tradizio jatorrari uko eginaz, zeren eta eskualdeko baserritarrentzako Uriko jaietako ‘Eguna’ urriaren 13a izaten baitzen, zaindariaren eguna, hain zuzen. ‘Sanfaustoz’ etortzen ziren baserritarrak, baserriko ortu emaitzerik hoberenekin, udalaren eta Bizkai Aurrezki Kutxaren sariak irabazteko asmoz. Oraindik saridun bat baino gehiago bizi dira. Bizi da baita ere Fausto izeneko garaitar bat, zein ia-ia azokan bertan jaio zen, ama etxeko ortuariekin Durangora etorri baitzen eta Urian erditu zuelako umea Fausto izena jarri zioten. Madalenan egiten zen, baita ere, San Fausto Egunean, ganadu sariketa eta bizi dira abeltzain sarituak, hori baieztatuko luketenak

\"\"“Nekazaritza azoka” biharko atzeratu du gure udalak, gizaldietako tradizio jatorrari uko eginaz, zeren eta eskualdeko baserritarrentzako  Uriko jaietako ‘Eguna’ urriaren 13a izaten baitzen, zaindariaren eguna, hain zuzen. ‘Sanfaustoz’ etortzen ziren baserritarrak, baserriko ortu emaitzerik hoberenekin, udalaren eta Bizkai Aurrezki Kutxaren sariak irabazteko asmoz. Oraindik saridun bat baino gehiago bizi dira. Bizi da baita ere Fausto izeneko garaitar bat, zein ia-ia azokan bertan jaio zen, ama etxeko ortuariekin Durangora etorri baitzen eta Urian erditu zuelako umea Fausto izena jarri zioten. Madalenan  egiten zen, baita ere, San Fausto Egunean, ganadu sariketa eta bizi dira abeltzain sarituak, hori baieztatuko luketenak.

 


Baina, frankismo garaian ere ezagutu dugun baserritarren zaindariaren eguneko azoka&feria saridun hori, kendu eta jaien azken egun bezperara atzeratu da. Hori bai, uritarrak dotore-dotore ‘baserritar typical’ jantzita artopilak jateko, baina arto ereiteilak, hots, benetako baserritarrik ez, horiek azokatik fuera! Ia ia domusantuetara.
Tartean, gure udalak, Goierri eskualdeko Ordiziako merkatuak  baino askoz urte gehiago duen Durangaldeko zapatuetakoa, indarberritzea gura ei du. Tartean, 1884ko eskualdeko hiltegi nagusia, kafe-antzokia bihurtuta eta, 50-60 inguruan, Bidebaltzera (gaurko etorbidera) aldatua, ezabatua, jarraipenik gabe. Eta zinegotzi batek esan zidana: “Durangok baserritar gutxi du eta hiltegia doala beste herri batera”. Erantzun nion. “Harategi eta kontsumitzaile gehien eskualde hiriburuan bizi garelako eta 128 urtetan hemen egon delako hiltegi publikoa”. Laburbilduz, euskal lehen sektorea, euskal folklorekeriarako!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!