Iñaki Gorroño

Erabiltzailearen aurpegia Jose Luis Lizundia 2012ko uzt. 20a, 10:19
Iñaki Gorroñoren hilberri albistea dakargu gaur. \"Gutxi ezagutua eta gutxiago baloratutako durangar ospetsu bat\" zela adierazi nion I. Gorriti kazetariari. Uri honetan sortua duela 60 urte, San Fermin egunean zendu zen, zezen erahil batek harrapatuta bezala, bere bizitza intelektualerako sasoirik interesgarrienean, behar bada

\"\"Iñaki Gorroñoren hilberri albistea dakargu gaur. "Gutxi ezagutua eta gutxiago baloratutako durangar ospetsu bat" zela adierazi nion I. Gorriti kazetariari.  Uri honetan sortua duela 60 urte, San Fermin egunean zendu zen, zezen erahil batek harrapatuta bezala, bere bizitza intelektualerako sasoirik interesgarrienean, behar bada.

 

Ekonomia ikasketak burutu zituen Experiencia cooperativa en el País Vasco tesiaz, oraindik 23 urte zituela, 1975ean,  L. Zugazak argitaratu ziolarik. Israelgo  kibutzei buruzko beste liburu bi ere idatzi zituen. Hurrengo urtean, Lankide Aurrezki Kutxan-Laboralean hasi zen lanean, zeinetan ardura eta kargurik garrantzitsuenak izan zituen. Ikasbide Formakuntza  erakundeko zuzendari ere izan zen garai baten, Laboralera elkartutako Kooperatiba Taldeen Kontseiluko idazkari, kutxa horren hiru zuzendariorde orokorretarikoa eta, azkenik,  Zuzendari Orokorraren Albokoa. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle 1974-76an; IKEIren (Ikerketa Euskal Institutua) Administrazio Kontseiluko ere bai.

 

Ardura horiek guztiek ez zieten ahazten uzten beste konpromiso bat, hobeto esan, baliatu egiten zela esango nuke, euskal kulturarekikoa. Adibidez, Euskaltzaindiaren zenbait lanen babesa lortzeko bere laguntzaren lekuko zuzena naiz.

 

Transizioan, Altsasuko Mahaiaren inguruko ESBko (Euskal Sozialista Biltzarra) burkide izan zen eta 1979ko foru hauteskundeetan Bizkaiko Ekonomia eta Ogasun diputatu izendatu zuten. Tamalez, orduan HB koalizioaren barruan agintzen zuten aparitxikien morrontzagatik ezin izan zuen karguan aritu, Foru Sail garrantzitsu hori jeltzaleei ‘erregalatuz’.

 

Iñaki herri-gizona gure gomutan zaude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!