Paul Preston eta Euskadi

Erabiltzailearen aurpegia Jose Julian Bakedano 2025ko ots. 28a, 08:00

Paul Preston (Liverpool, 1946) hispanista historialari britainiarra da. Bigarren Errepublika eta gerra zibila aztertu zituen, besteak beste. Bere liburuen artean, aipagarrienak Arquitectos del terror, Un pueblo traicionado, Espainiako Gerra Zibila, Franco, El holocausto español, Las tres Españas del 36', El final de la gerra, La política de la venganza, La república asediada eta Las derechas españolas en el siglo XX, besteak beste.

Liverpoolen jaio zen, Anfield auzoan, eta haurtzaro zaila izan zuen. Ama tuberkulosiak jota hil zen, Paulek bederatzi urte zituenean. Aitona-amonekin hazi zen gerraostean. Oxfordeko Unibertsitatean ikasia, historia irakaslea izan zen Readingeko Unibertsitatean, eta baita beste hainbat lekutan ere. Londresko Unibertsitatean Historia Garaikideko katedra eskuratu zuen.

Bada, 2017an, Madrilgo Debate argitaletxeak La destrucción de Guernica eleberri grafikoa kaleratu zuen. 1937ko apirilaren 26an, Europako kontzientzian sutan grabatuta geratu zen Gernika bonbardatua. Hiru orduko bonbardaketa eta metrailaketak hegaldietan. José Pablo Garcíak Prestonen liburu bat egokitu du, biñeten bidez. Binetek argi erakusten dituzte Legión Condorren taktikak, Francogaz egindako tratuak, Molaren obsesioa, eta George Steer kazetari berriemailearen lan ordainezina.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!