Fernando Arrabal eta Gernika

Erabiltzailearen aurpegia Jose Julian Bakedano 2019ko uzt. 12a, 08:30

Fernando Arrabal Terán (Melilla, 1933). Francoren erreboltariek aita heriotza zigorrera kondenatuko zuten mamuak jazarrita bizi izan zuen haurtzaroa. Gero, aita desagertu egin zen. Inork ere ez zekien non zegoen.

Madrilera Celebrando la ceremonia de la confusión liburua aurkeztera egindako bidaia batean, salatu, epaitu eta kartzelaratu egin zuten, dedikatoria batean nazio espainiarra blasfematu eta laidoztatu zuelakoan.

Guernika  (1959) bere antzezlana herri horri egindako lehenengo erreferentzia publikoa izan zen. Pertsonaia bik bonbardaketatik nola ihes egiten duten kontatzen du antzezlanak. Espainian CiugrenaGuernica-ren letrak lekuz aldatuta—izena ipini zioten, zentsura kontuengatik. Geroago, Leopoldo Zugazak Gaiak aldizkarian argitaratu zuen.  

Gernikako arbola bere hirugarren film luzeak gerra zibileko eszena basati eta surrealistak erakusten ditu, eta azken irudia Mariangela Melato-rena da, arbolapean. Bere sabeletik bakearen ikur den uso batek irteten du hegan. Gerra hasi zenean, margolari amerikar xelebre bat Cerralbo Kondearen gazteluan zegoen ostatu hartuta, eta bere talaiatik triskantzaren lekuko izan zen, nahi barik.

2005eko azaroan, Pánico taldeak egindako atzera begirakoaren harira, Bilboko Arte Ederren Museoak hitzaldi bat ematera gonbidatu zuen. Aretoa jendez lepo zegoela, gai jainkotiar eta gizatiarrei buruz hitz egin zuen, baita patafisikari eta metafisikari buruz ere. Eta zientziak eta matematikak ere aztertu zituen. Hitzaldiak arrakasta gogoangarria izan zuen. 

Parisen bizi zen, Claude Levi Straus bizi zen inguruan, eta egunero agurtzen zuten elkar gosari orduan. 

* Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!